Partehartzaileen artean zozketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko urtarrilaren 4a

Lehiaketa jarri zuen martxan Udal Liburutegiak duela aste batzuk, Ezagutzen al duzu Hernani? galderaren bueltan. Zazpi galdera erantzun behar ziren horretarako, eta galdera guztiak modu egokian erantzuten dituztenen artean 4 sari zozketatuko dira gaur: 40 euroko bonoa Balantxa, Gaueko, Hernaniko Elkar eta Leokadisti dendetan erabiltzeko. Gaur izango da zozketa liburutegian bertan, eguerdiko 13:00ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!