Eneko Sotok arrakasta, Castejonen

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 4a, 01:00

150 lagun inguru bildu zituen Eneko Soto akordeoilari hernaniarrak bere azkeneko kontzertuan, Nafarroako Cas­te­jonen. Besteak beste jo zituen Johann Sebastian Bach, Isaac Albéniz, eta Bonislaw H. Przybyiskiren piezak; baita Astor Piazzolla, Gorka Hermosa, William Schimmel edo V. Shainskij bezalako artista modernoagoen beste batzuk ere. Gainera, sorpresatxo bat ere eman zuen, bere ama, Idoia Zabaleta akordeoilaria, oholtza gainean azaldu zenean. Harekin jo zuen bere azkeneko pieza eta bertaratutako guztien txalo zaparrada beroa jaso zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!