Pasa den urtarrilaren 15ean ospatu zen Sagardoaren Lurraldeak antolatutako Sagardo Berriaren Eguna; aurtengoan, aurrenekoz, Astigarragako Gurutzeta sagardotegian.
Sagardoaren munduan ospatzen den ekitaldi esanguratsu eta arrakastatsuenetakoa den honek 25 urte bete ditu aurten, eta Alberto Iñurrategi mendigoizalea izan zen txotxetik sagardoa hartu, «aurtengo sagardo berria» aurkeztu eta dastatu zuena. Atzetik etorri ziren aurreko urteetan Iñurrategiren papera bete zuten beste hainbat lagun ezagun ere, eta denek elkarrekin eman zioten hasiera 2018ko txotx garaiari.
Txotxa irekita, denen eskura
Eta behin Sagardo Berriaren Eguna pasata, denon eskura dago, Gurutzetako sagardoa txotxetik probatzeko aukera. Igandeetan izan ezik, egunero dago irekita; egunero dastatu daiteke sagardoa txotxetik, eguerdi nahiz gauetan, ohiko menu tradizionalarekin lagunduta.
Bestalde, eskaintza bereziak ere izaten dira; ostegunetako 22 euroko menua, esaterako. Eta enkarguz kazuelak ere eskatu daitezke.
Hori guztiaz gain, hilaren 21etik aurrera, asteazkenero Otxoteak ariko dira kantuan, afalorduak girotzen. Guztia, etxean bezain goxo gozatzeko.
Botilan, sagardoa urte osoan
Etxean sagardoarekin gozatzen segitzeko aukerarik ere ez da falta, noski.
Gurutzeta sagardoak bi sagardo merkaturatzen ditu: Gorenak markakoa, eta Euskal Sagardoa jatorri deitura duena. Sagardotegian bertan eskuratu daitezke, eta baita webgunean ere; txotx garaian bizitako esperientzia ezinhobeak etxean ere bizi ahal izateko.
Gorenak Gurutzeta Sagardoa eta Euskal Sagardoa
Gorenak Gurutzeta Sagardoa eta Euskal Sagardoa jatorri deitura daukan Gurutzeta Sagardoa, biak aurki daitezke merkatuan.
Kalitatea eta zaporea
Bi marka hauekin ateratzen diren lote guztiek pasatzen dituzte Foru Aldundiak Zizurkilen daukan Fraisoro Laborategian egiten diren azterketak: fisiko-kimikoa, eta dastaketa panelekoa. Horietan aurrera eginda, kapsula beltza eta gorriarekin merkaturatzen dira. Horrela bermatzen da Gurutzetako Sagardoek kalitate altuena eta zapore onena dauzkatela.
ESKAINTZA BEREZIAK
- 22 euroko menua, astelehen, astearte eta ostegunetan.
- Asteazken gauetan Otxotea kantuan (otsailaren 21ean hasi eta apirilaren 11era arte, asteazkenero).
- Betiko menua, egunero: txorixoa, bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta eta gazta eta irasagarra, intxaurrekin.
- Bakailao kazuelak ere eskaintzen ditugu (saltsa berdean edo tomatearekin), enkarguz.
ESPERIENTZIAK
SAGARDOAREN HISTORIA, KATA GIDATUA ENOLOGOAREKIN ETA TXOTXA, MENU TRADIZIONALAREKIN.
Iraupena: 12:30etan hasita, 45 minutu. Ondoren, bazkaria.
Partaide kopurua, gehienez: 25 pertsona (gutxienez 10).
Noiz: ostegun, ostiral eta larunbat eguerditan, aurrez erreserba
eginda.
SAGARDOTEGIKO PLATER TRADIZIONALAK PRESTATZEN.
Iraupena: 12:30etan hasita, 45 minutu. Ondoren, bazkaria.
Partaide kopurua, gehienez: 25 pertsona (gutxienez 10).
Noiz: ostegun, ostiral eta larunbat eguerditan, aurrez erreserba eginda.
GAZTANDEGIRA BISITA.
Iraupena: Ordu bat. 12:00etan sagardotegian.
Partaide kopurua, gehienez: 8 pertsona.
Noiz: ostegun, ostiral eta larunbat eguerditan, aurrez erreserba eginda.
ORDUTEGIA
- Astelehenetik larunbatera irekita, eguerdi eta gauetan.
- Denboraldiaren itxiera, apirilaren 28an.
KONTAKTUA
- Oialume Bidea 63,
Ergobia Astigarraga.
- Erreserbak: 943 55 22 42
gurutzeta@gurutzeta.com
www.gurutzeta.com