Urte hasiera ezin hobea izan zuten Astigarragako haur eta gaztetxoek, salto eta jolas artean. Gabonetako Haur Parkea jarri zuten, urtero bezala, kiroldegian, eta jendez lepo egon zen goiz eta arratsaldez. Egun bateko kontua izan zen hori, baina Gabonak oraindik ere ez dira bukatu eta oporrez gozatzen jarraituko dute astigartar gazteenek Jolas Txikin eta baita kultur etxeko Joko Aretoan ere, ostiralera bitarte.