Trakatan trakatan, hiru erregeak Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 3a, 01:00

Badatoz Errege Magoak, eta geldialdia eginen dute, beste­ak beste, Goizuetan, eta ara­noa­rrak ere gonbidatu dituz­te! Arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira, baina egun osoan zehar izanen dira prestaketa-lanekin.

Goizean goizetik, lanean
Lanez jositako egunak dauz­ka­­te aurretik Errege Magoek, baina tartetxo bat egin eta Goizuetatik pasako dira, nes­ka-mutil goizuetar eta arano­a­rrak agurtzera. Baina lagun­tza beharko dutela jakinarazi diote Kronikari, hori dela eta, deia egin dute ostiral goizean, 09:00etan frontoian, presta­ke­ta-lane­kin laguntzeko.
Ondoren, 15:30etan bil­duko dira Asinkon, kabal­gatan atera nahi dutenak, eta 17:30etan, an­tortxekin atera­tzeko. Opa­rien bilketa, aldiz, 17:00etatik 18:00etara eginen da, elkar­tekoak ez direnentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!