Ez dira bukatu Gabonetako ekintzak Portu auzoan, ezta gutxiagorik ere. Gaurtik etzira arte, izango dute ekintza bana txikienek. Haurrentzako pelikula bat jarriko dute gaur, 17:30etan hasita. Bihar, berriz, erroskilla tailerra izango dute, 16:30etan; eta merendola, ondoren. Eta etzi, bukatzeko, Eriz Magoaren ikuskizunaz gozatuko dute, arratsaldeko 17:30etan.