Alberto Iñurrategi, aurtengo protagonista

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 3a, 01:00

Duela astebete iragarri zuen Sagardoaren Lurraldeak hila­ren 15ean, Gurutzeta Sagardo­tegian izango dela 2018ko txotx denboraldiaren hasiera, eta orain, beste xehetasun baten be­rri eman du. Alberto Iñurra­tegi eskalatzaile eta mendiza­lea izango da aurtengo pro­ta­gonista nagusia, eta beraz, be­rak irekiko du aurreneko ku­pela «Gure Sagardo Berria» oi­hu­­katuz.

Hilaren 15ean izango da txotx denboraldiaren hasiera, Astigarragan.


Prentsaurrekoa eta landaketa, aurretik
Baina horren aurretik, pren­tsau­rrekoa eskainiko du Iñu­rra­tegik, sagardogileen eta era­kunde publikoen ordezkariekin batera, Sagardo Etxean, eta ber­­tan azalduko dira aurtengo denboraldiaren eta uztaren non­­dik norakoak. Eta ondoren, sagarrondoa landatuko du Sa­gar­do Etxearen inguruko lu­rretan. 
Handik, Gurutzeta Sagar­do­te­gira abiatuko dira, eta bertan dantzatuko dute sagar dantza eta soka dantza, musikarien errit­­mora. Orduan iritsiko da, azkenik, aurreneko kupela ire­ki­tzeko unea: «txootx!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!