Kontzentraziorako deia, Marta Igarrizen familiaren istripua salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 2a, 14:25

Kontzentraziorako deia egin du Etxerat elkarteak gaurko, arratsaldeko 19:00etan izango da udaletxeko arkupeetan, eta bertaratzeko deia egin du Udalak, adierazpen instituzionalean. Hala adierazi dute gaur eguerdian, adierazpena adostu duten hiru udal taldeen ordezkariek, alegia, EH Bilduk, EAJk eta Orain Hernanik, Etxerateko ordezkariekin eta Ana Igarrizekin batera. Kontzentraziora bertaratzeko deia adierazpenean onartutako lau puntuen artean dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!