Anartz Artola eta Eva Esnaola, azkarrenak Wukroren alde

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 2a, 01:00

Giro freskoa eta euria izan zituzten bidelagun igandean, Wukroren aldeko San Silbestre lasterketan parte hartu zuten ia 300 atletek. Giro freskoa, be­hintzat, gorputzari berotu ederra eman zioten arte, ibilbidearen 4 kilometroetan. Eta freskoa, azkeneko metroak egi­teko Kale Nagusian gora abiatu ziren arte, bertan nabaritu baitzuten bereziki, ikusleen berotasuna.
Eta hori nabaritzen aurrenekoa Anartz Artola izan zen, atzetik Andoni Olazagirre eta Peru Arregi zituela. Emaku­mezkoetan, berriz, Eva Esnaola izan zen azkarrena, Amaiur Velez eta Mara Olazabalen aurretik. Bi podiumak, beraz, hernaniarrek osatu zituzten.
Eta beste sari bat ere banatu zuten, urtero bezala: mozorro onenari saria. Neska su­per­sonikoak nabarmendu ziren ho­rretan, espero baino mozorro gutxiagoren artean.

WUKROREN ALDEKO SAN SILBESTREA
Emakumezkoen sailkapena

1. Eva Esnaola Agesta
2. Amaiur Velez 
3. Mara Olazabal Larrañaga

Gizonezkoen sailkapena
1. Anartz Artola Arin
2. Andoni Olazagirre Lasuen
3. Peru Arregi Zelaieta

Mozorro onenari saria
Neska supersonikoak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!