Urteko aurreneko zita, emaile gehiagoren bila

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 2a, 01:00

Gehiago itxaron gabe, gaur bertan izango dute aurreneko zita Hernaniko odol emaileek. Arratsaldeko 18:30etan hasi eta 20:30etara arte, anbu­la­to­rioan izango da aukera, odola emateko edota organo do­nan­te egiteko.
Eta Gabonak gabon, berta­ra­tzeko deia luzatu diete he­rri­tarrei, Odol Emaileen Elkar­te­tik. Ez alperrik, gainera. Izan ere, behera egin du odol emai­leen kopuruak, azkeneko hila­be­te hauetan, eta suspertu egin nahi dute berriro. 

2017ko udaran gora eta udazkenean behera
Bukatu berri den urteko datuei dagokienez, nabarmentzekoak dira estrakzio kopuruak izan dituen gorabeherak. Udaberrian oso exkax ibili ziren, 2016an baino 28 estrakzio gutxiagore­kin: 40 apirilean, 44 maiatzan eta 52 ekainean. Baina ondo erantzun zioten hernaniarrek, Gipuz­ko­a­ko Odol Emaileen El­kar­­tea­ren deiari: erreserbak exkax zeuden, udaran erre­serbak gutxitu egiten dira, eta odol beharra ha­un­ditu.
Eta gora egin zuen odol-ema­te kopuruak. Uztailean 66 lagunek eman zuten odola, abuztuan 64k, eta irailean 61ek; guztira, 2016an baino 25 odol emaile gehiago.
Baina aldiz, udazkenean kontrakoa gertatu da. Behera egin du odol-emate kopuruak berriro: 53 urrian, 56 azaroan eta 46 abenduan. Hiru hilabete hori­e­tan, 12 estrakzio gehiago izan ziren 2016an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!