Urte berriari ekintza kultural berriekin helduko diote, bereziki txikienek. Izan ere, gaurtik ostiralera, makina bat aukera izango dituzte, Biterin, liburutegian eta Gaztelekuan.
Ipuin kontaketa izango dute aurreneko zita, gaur goizean bertan. Bi saio eskainiko dituzte, 11:00etan eta 11:30etan, 3-4 eta 5-7 urte bitartekoentzat. Biterin izango dira biak.
Gaztelekuan, berriz, mahai jolasetan ariko dira arratsaldean; eta bihar, Pio Barojara joango dira eskalatzera. Gaztelekuan apuntatu behar da, 3 euro eramanda.
Izenemate epea zabalik dago, Biteriko komikigintza tailerrerako ere: doan, liburutegian. Axpik emango du, ostegun eta ostiralean, goizez.
Eta aldiz, biharko Ninika dantza ikuskizunaz edo etziko Drag-e uraren bila antzezlanaz gozatu nahi duenak, sarrerak salgai dauzka 2,7 euroan.