Telebistatik Biteriko aretora salto, gaztetxoak kantari jartzeko!

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 31a, 01:00

Ostegunean eskaini zuten Biteri kultur etxean, ETB1eko Go!azen telesaileko protagonistek, Go!azen 4.0 antzezlana. Bi saio eman zituzten arratsaldean, elkarren segidan; eta bietan bete-bete ageri zen kultur etxeko areto nagusia, teleisaleko protagonistak zuzenean ikusteko irrikaz zeuden haur eta gaztetxoekin, eta baita gurasoekin ere. Bera­ien kantu eta dantzekin, Go!azeneko gazteek kantari jarri zituzten haur eta gaztetxoak ere!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!