Urteko aurreneko zita, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 31a, 01:00

Datorren asteartean, urtarrilaren 2an, izango dute urte berriko aurreneko zita, odol emaileek. Arratsaldeko 18:30etan hasi eta 20:30etara arte izango da aukera, anbulatorioan. 2017ko azkeneko zitan, abendukoan, espero baina gutxiagok eman zuten odola: 46 lagun izan ziren, eta horietatik bakarra izan zen berria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!