San Silbestre torneoa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 30a, 01:00

Bosgarrenez antolatu du aurten, Txantxangorri elkarteak, San Sil­bes­tre tiro txapelketa. Oiartzungo Arkaleko tiro zelaian izango da, 09:00etatik 10:00etara; eta bertan apuntatu beharko da. 15 euro dira.
Partehartzaile bakoitzak, 25 plater izango ditu, ahalik eta ale gehien jotzeko. Txapelketa buka­tu­takoan, eguerdiko 12:00ak alde­ra, elkartera joango dira, eta ber­tan banatuko dizkiete sariak onenei: irabazleari Gabonetako saskia, eta 15garrenera arte, jasoko dute sariren bat. Gainera, luntxa ere eskainiko diete, partehartzaile eta laguntzaileei.

Iñaki Loyarte txapeldun, ehiza txiki txapelketan
Orain bi aste, berriz, Eremuko ehi­za txiki Txapelketa jokatu zen, txa­kurrarekin. Epelerreka eta Usoko­errekan egin zuten txapelketaren 39garren edizioa, eta Iñaki Loyarte izan zen onena, 506 punturekin; bi faisan eta hiru eper bota zituen. Bigarren, Asier Arrizabalaga izan zen, 504rekin (hiru faisan eta bi eper); eta hirugarren Odei Egaña, 404rekin (bi faisan eta bi eper).
Beterano onena Javier Oskoz izan zen, 204rekin (bi eper).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!