Atzoko bertso jaialdiari, gaur emango diote segida eta bukaera, urteroko beste zita batekin; Urte Zahar errondarekin.
Hernaniko Bertso Eskolako kideak eta Ohitura Zaharrak abesbatzakoak bat eginda, bertsotan eta kantari aterako dira, gaur arratsaldean. Udaletxeko arkupeetan jarri dute elkartzeko zita, 17:00etan; eta bertatik abiatuko dira.
Baserritarrez jantzita, kale, plaza eta tabernetan barrena ibiliko dira, ohiko doinu eta ateraldiekin urteko azkeneko orduak girotzeko, herritarrei. Umorea eta giro ona izango dituzte lagun, ziur.