Oraindik Gabonetan murgilduta, ekintzaz beteta hasiko dute urte berria, haur, gaztetxo eta ez hain gaztetxoek.
Asteartean hasi eta ostiralera arte, ipuinak, antzerkia, komikigintza musika edota jolasak izango dira. Asteartean, bi ipuin kontaketa saio izango dira Biterin, goizean; eta mahai jolasak, arratsaldean.
Asteazkenean, berriz, eskalatzera joango dira Pio Barojara, eta Gaztelekuan apuntatu behar da, 3 euro eramanda.
Eta asteazken eta ostegunean, bi emanaldi izango dira Biterin: Ninika dantza ikuskizuna asteazkenean, eta Drag-e uraren bila antzezlana ostegunean. Bietarako sarrerak, atzo jarri ziren salgai (2,7 euro).
URTARRILAK 2, asteartea
11:00, Ipuin kontaketa, Biterin. 3-4 urte.
11:30, Ipuin kontaketa, Biterin. 5-7 urte.
17:00, Mahai jolasak. 12 urtetik gorakoentzat, Gaztelekuan.
URTARRILAK 3, asteazkena
16:00, Eskalada. 12 urtetik gorakoentzat, Pio Baroja kiroldegian. Izenematea Gaztelekuan, 3 euroan.
17:00, Dantza, Biterin: Ninika, Elirale konpainia. 3 urtetik gorakoentzat. Sarrerak salgai 2,7 euroan.
URTARRILAK 4, osteguna
11:00, Komiki tailerra, Biterin. 10-14 urtekoentzat. Izenematea doan, udal liburutegian.
17:00, Arratsalde musikatua. 12 urtetik gorakoentzat, Gaztelekuan.
17:00, Haur antzerkia, Biterin: Drag-e uraren bila. 4 urtetik gorakoentzat. Sarrerak salgai 2,7 euroan
URTARRILAK 5, ostirala
11:00, Komiki tailerra, Biterin. 10-14 urtekoentzat. Izenematea doan, liburutegian.