Markel Lizeagak Gipuzkoako finala jokatuko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 30a, 01:00

urtea amaitzearekin batera esku pelota final desberdinak jokatuko dira gaur eta bihar. Hernaniar pelotariak ere izango dira protagonista horietako batzuetan. Azpimarragarria da Markel Lizegak jokatuko duen Gipuz­koako Txapelketako Fi­na­la na­gu­sien mailan. Gaur, To­losako Beotibarren, 11:30etatik aurrera, Intxurre taldeko Artola du aurkari finalean. Hernani­arrak jokatu dituen bost partiduak irabazita iritsi da finalera eta hautagai nagusia da txapela irabazteko, txapelketako sorpresa nagusia izan dena­ren kontra.
Tolosatik gertu, Villabonan, Antxon Pebet Torneoko finala jokatuko du beste hernaniara batek. Gaur, 18:30etan, Zezea­ga­rekin batera, Urbieta I eta Aran­guren izango dituzte aurkari. Finalera iristeko hiru kanporaketa gainditu behar izan dituzte.
Finalerako ez dago faboritorik. Bi aurrelariak afizionatuetan maila onean egonkortu diren pelotariak dira eta atzelariak, etorkizun oparoa izan dezaketen bi pelotari.

Gipuzkoako Trinkete Txapelketa
CD Hernaniko bi pelotarik konpromezu garrantzitsu dituzte asteburu honetan. Mailaz ez jeisteko partidua jokatuko du gaur Iñigo Labaka seniorrak 17:00etan Iruran. Azkoitiko An­duezaren aurka lehiatuko da; irabazleak mailari eutsiko dio eta partidu parekatua es­pero da.
Bihar, 12,00etan, Iruran, Garikoitz Arizmendi jubenilaren txanda izango da. Final­aurdenak izango ditu Azkoi­tiko Oteizaren aurka. Herna­niarrak ez du oraindik partidurik galdu txapelketa guztian zehar eta faborito da finalerdietara pasa­tzeko. Beste lau partidu ere jokatuko dituzte her­naniarrek, gaur eta bihar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!