Aurten ere izango da balkoi lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 24a, 01:00

Aurreko urteko arrakasta ikusita aurten ere balkoi lehiaketa antolatu du Berriak elkarteak inauterietan. Herriari kolorea emateko aukera paregabea dela uste dute. Hori dela eta, Kaxkoko balkoi original eta deigarriena sarituko duen lehiaketa bat antolatzea erabaki dute. Lehiaketa honetan denak balio du: globoak, telak, banderak, girnaldak... Irabazlea otsailaren 15ean jakinaraziko da eta irabazleak 100 euroko erosketa bonoa jasoko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!