Azken bost urtetan zehar CD Hernaniko Atletismo Sailak antolatu duen Wukroren aldeko San Silbestrea egingo da bihar, herriko kaleetan zehar.
Gaur da izena emateko azken eguna, 8 euroren truke. Pelotadenda eta Ibai Mendi dendetan egun guztian zehar egongo da izena emateko aukera; eta aurten, gainera, apuntatzeko karpa jarriko du Hernaniko Atletismo Taldeak Plaza Berrin, gaur arratsaldean. Bertan, azken momentuko izenemateak egiteko, dortsalak jasotzeko eta lasterketako kamixetak hartzeko aukera egongo da.
Hala ere, azken momentuan, lasterketa hasi baino lehenago ere, egongo da izena emateko aukera, irteeran, 10 euroren truke. Beti ere gomendagarria da aurretik egitea.
Hiru kategoria eta ordutegi
Lasterketan kategoria eta adin guztietako korrikalariek hartuko dute parte, hiru lasterketatan banatuta: 17:30etan, 8 urte artekoak hasiko dira; 17:45etan, 8-13 urte bitartekoak; eta lasterketa nagusia, 14 urtetik gorakoena, 18:00etatik aurrera izango da