Olentzero kaleetan barrena ibili zen

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 30a, 01:00

Olentzero bizkar gainean hartuta, kantuan irten ziren Eskolako haurrak, DBHkoentzat dirua biltzeko; eta hamaiketakoa ere egin zuten elkarrekin. Arratsaldean, berriz, presoen aldeko Olen­tze­roa atera zen eta arratsalde osoan zehar aritu ziren kantuan. Olentzero iristean ere, kantu­an egin zioten ongietorria. Urumea bailara osoko musikariak ere elkartu ziren, Goizueta, Ereñotzu, Asti­ga­rraga eta Hernanikoak, kontzertuan Hernaniko elizan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!