Udal zergak eta karga tasak, mantendu

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 30a, 01:00

Goizuetako Udalak 2018rako udal zergak eta karga tasak onartu zituen eta 2017ko berdinak mantentzea erabaki zuen. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa katastroko balioaren gaineko %0,50 izanen da, landa-lurraren gainekoa %0,80 izanen da, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5 izango da. Erabaki hauek urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!