Goizuetako Umore Ona pilota txapelketa finalerdietan da eta gaur jokatuko dira hiru maila desberdinetan. Herriko pilotalekuan, 10:00etan, hasiko dira norgehiagokak eta lehenak kantxaratzen umek edo benjaminak izanen dira.
Bertan, Umore Ona elkarteko lau pilotari ere ariko dira. Lehen finalerdian daude elkarteko lau pilotariak; Alsua eta Garmendia Aranberri eta Lujambioren kontra ariko dira. Bigarrengoan; Eple taldeko Iturain eta Etxeberria, Ilunpeko Elosegi eta Bidezabalen kontra.
Ondoren alebin edo kimuetan: Otaegi-Bidezabal (Ilunpe), Salaberriatarren (Erreka) aurka. Lizazu-Lanzeta (Eple), Legarreta-Elizegi (Umore Ona) aurka.
Jubenil edo gazteen mailan finalerdi bat jokatuko dute Olaetxea-Lazkoz, Aizkorbe-Apezetxea.