igerilekuak ireki dira aurten eta horrekin batera txapelketak itzuli dira Hernanira. Txapelketarik garrantzitsuenetakoa Hernanin Gabonetako Saria izaten da eta gaur jokatuko da, 16:00etatik aurrera. 20garren edizioa beteko du eta urteroko frogak egingo dira igeri.
100 metroak bost frogetan; 100 tximeleta, 100 bizkar, 100 bular, 100 libre eta 100 estiloak. Gainera errelebo froga bat ere egongo da 4x50 libre. Bergara, legazpi, Tolosaldea eta Hernaniko igerilariak ariko dira. Tolosaldea Gipuzkoako bigarren talderik indartsuena da Bidasoa eta gero eta bertan Espainiako Txapelketetan aritzen diren igerilariak daude.
Txapelketa arina eta maila onekoa espero da eta denbora aipagarriak ikusi daitezke.