10garren Euskal Herriko Mus Txapelketa urtarrilean hasiko da eta Ereñotzuko kanporaketa, urtarrilaren 14ean, jokatuko da irrintzi tabernan. Izen ematea bikoteko 20 euro da eta kanporaketaren irabazleek Fagollaga jatetxean bazkari bat lortuko dute. Partidak 16:30etan hasiko dira.
Lehen kanporaketa hau urtarrilaren 31era arte luzatuko da eta ondoren zazpi herrialdeetako kanporaketak, otsailaren 24an jokatuko dira.
Aurten final nazioanala Uztaritzen jokatuko da, martxoaren 10ean. Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da eta hauek eskura daude lehen saiotik, baita www.ehmus.eus webgunean ere.
Oso sari potoloak daude lehenengo sailkatuentzat; bidaiak, dirua, txapelak eta garaikurrak.