Kiroletik kirolera, gaurko Pelota Festaraino

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 30a, 01:00

Kirol Astea antolatu du Mundarro Kirol Elkarteak aste honetarako. Kiroldegian izan da aukera hainbat kirol probatzeko (eskubaloia, futbola, saskibaloia), eta gaur borobilduko dituzte jardunaldiak Pelota Festarekin. Kasu honetan, Txomiñenea pelotalekuan elkartuko dira Mundarroko pelota eta palako neska-mutilak, eta jokatzen arituko dira goiz eta arratsaldez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!