Inuxente Krosa berreskuratu zuten astigartarrek aurreko asteburuan, eta ez nolanahi! 50 bat partehartzaile izan zituen Mundarrok antolatutako lasterketak, eta horietatik azkarrenak izan ziren bi herritar: Iker Martinez, gizonezkoetan, eta Sandra Rodrigo, emakumezkoetan.