Gabonetako azken trakari, txotxak segida

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 30a, 01:00

bihar emango zaio bukaera urte zaharrari, eta beraz, 2018­a­rekin batera, urtarrileko agen­da estreinatuko dute asti­gar­ta­rrek. Gabonak borobil­tze­ko ekin­­tze­kin hasiko da, aste­ar­tetik. Egun horretan, Haur Par­kea jarriko dute, kirolde­gian: goizez, 11:00e­tatik 13:30etara ire­­kiko dute, eta arratsaldez, 16:30etatik 19:30e­tara. Sarrera, debalde izango da.
Horrez gain, haur eta gaz­teentzat bereziki presta­tutako ekin­tzek izango dute segida hilabete hasiera honetan, hain zuzen, Jolas Txikik eta kultur etxeko Joko Aretoak.

Txotx denboraldiaren
hasiera, erdialdean

Hilabetea are bereziagoa egingo du, ordea, beste ekitaldi batek; hilaren 15ean irekiko baita txotx denboraldi berria, eta Gurutzeta sagardotegian irekiko dute au­rreneko kupela.

URTARRILEKO AGENDA

2 Haur parkea. Ludoteka erraldoia, puzgarriak, pista amerikarra, simulatzaileak, zezen mekanikoa, rokodromoa, ohe elastikoak, talo-tailerra... Kiroldegian, 11:00etatik 13:30etara, eta 16:30etatik 19:30etara.
9-16-23-30 Jakin +. Esperientziak tru­katu, trebatu, pertsonen bizi-ka­li­ta­tea hobetu eta genero ikuspegia lan­tzeko egitasmoa. Kultur etxean, 16:00­e­tatik 18:00etara. Hizkuntza: gaz­telania. Izen-ematea: berdintasuna@astigarraga.eus. Antola­tzaile­a: Berdintasun saila.
9/16 Sorginak. Elisa Palacios humanitateetan lizentziatuaren eskutik sorginen gaia landuko da: gorputz eta arimak senda­tze­ko ezagutza, emakumeak eta sorginak, emakumeak eta heresia, manipulazioaren istorioa, sorgin berriak, akelarreak...
23/30 Agnes Varda. Fermin Martínez Galbarra zinema kritikoaren eskutik zinema zuzendari honen lana aztertuko da. 89 urte izan arren, gogotsu ja­rrai­tzen du lanean, baina bere be­launaldiko gizonak baino os­pe gutxiagorekin. 2017an Donos­tia saria jaso zuen, saritua izan den lehenengo emakume zu­zen­­daria da.
11 Ipuin kontaketa: Munstro arrosa (Olga de Dios). Liburutegian, arra­tsaldeko 18:00etan. 3 urtetik aurrerako haurrentzat Lur Korta kontalariaren eskutik.
12 Po Hesietatik. Oskar Estanga eta Jon Barberenaren ikuskizun berria. Gaztelekuan, arratsaldeko 19:00e­tan. Sarrera, doan.
14 Antzerkia: Mendi tontorrean. Txa­loren eskutik, Iraitz Lizarraga, Al­fon­­so Diez eta Aitor Fernan­dino­re­kin. Mendizale espedizio xelebre ba­tek munduko mendirik altuena ga­rai­tu nahi du, Everest mendia, Sa­gar­matha mitikoa. Tontorrerako bi­dean, abentura hunkigarriak biziko dituzte, pertsonaia harrigarriekin egingo dute topo. Garrantzizkoena, ordea, ez da gailurrera ailegatzea, etxera osorik bueltatzea, baizik. Kul­tur etxean, arratsaldeko 17:00e­tan. Sarrera: 2,5 euro haurrek, eta 5 euro, helduek.
15 XXV. Sagardo Berriaren Eguna. Sagardoaren Lurraldeak 2017ko uz­ta­ren eta sagardo berriaren ezaugarri­ak emango ditu ezagutzera kultur etxe­an 12:00etan hasiko den ekitaldian. Jarraian, kultur etxe ondoko sagastian sagarrondo berri bat lan­da­tuko da. Aurten denboraldi be­rri­ko lehenengo kupela Astigarra­ga­ko Gurutzeta sagardotegian irekiko da.
16 Komunikazio eta coaching tailerra. Kultur etxean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Hizkuntza: gaztelania. Antolatzailea: Harituz. Babesleak: Astigarragako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
16 Gurasolagun tailerra. Arratsaldeko 16:45etan, ikastolako aretoan. Aurrez izena eman behar da: AEKn edo Herri Eskolan.
18 Gitarra elektriko emanaldia. Mu­si­ka eskolako gitarra ikasleek eta lau talde modernokoek eskainia. Nor­­ber­to Almandoz musika eskolan, 19:00etan. Sarrera, do­an.
20 Zinema: Igelen erresuma. Kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan. Irau­pe­na: 86 minutu. Sarrera: 2 euro. An­tolatzailea: Euskara saila.
22-26 Sahararen aldeko kanpaina. Astigarragako Herri Eskolan. Ekar­penak astelehenetik ostiralera egin behar dira, ikastolako ordutegian.
23/24-31 Zilegi Eskolak. Nabarra Oñatz kaleko AEK euskaltegian. Doan. Izen-ematea: Astigarragako AEK euskaltegian, astigarraga@­aek.eus. Antolatzailea: Udaleko Euskara saila eta AEK euskaltegia.
- Apiterapia: Pello Zubiriaren eskutik. Urtarrilaren 23an, 09:30etan; eta 24an, 18:30etan.
- Eskulan ikastaroa: Itziar Salaberriaren eskutik. Urtarrilaren 31n, 09:30etan.
27 Kontzertu didaktikoa: Intxaur Hauskailuaren ipuina. Sugar boskoteak Esther Iñiguezekin batera, haurrei zuzendutako kontzertua eskainiko du eta zurezko haize bozkotearen instrumentuak ezagutzera eman­­go dituzte. Norberto Almandoz musika eskolan, 17:00etan.
27 Antzerkia: Hozkailua. ArteDra­ma­ren eskutik, Ander Lipus eta Patricia Urrutiarekin. Punkak izan ziren, la­gun minak. Bakoitzak bere bidea egin du, baina Jimmyren heriotzak batu ditu berriro ere. Hozkailu batean ekarri dute haren gorpua Euskal Herrira, garagardo lata eta hestekien artean, zin egin baitzioten bere jaioterrian lur eman­go ziotela. Non­goa zen galdetzea ahaztu zuten, or­dea. Unai Iturriagak idatzi du testua, umo­re beltza, bai, baina sakontasunarekin. Sarrera: 6 euro, heldu­ek; 3 euro, adin txikikoek. Kultur etxe­an, 20:00etan.
27 Mus txapelketa: 16:00etatik aurrera, Zipotza elkartean. Izen-ematea urtarrilaren 1etik aurrera egin behar da elkartean bertan. Bikoteko 10 euro ordainduko dira orduan.
29 Literatur solasaldia. Jorge Carre­rok zuzenduta, hilabete honetan Fran­cisco Umbral idazlearen Los he­chos arborescentes liburuaren ingurukoa izango da. Hizkuntza: gaztelania. Liburutegian, arratsaldeko 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!