2017ko aurrekontuak jasotzen duen bezala, Astigarragako Udalak azterketa abiarazi du Sagardo Etxeari kokapen berria bilatzeko: «azterketa 2017ko aurrekoentuetan jasota dago alderdi sozialistak hala eskatuta», onartu dute.
Bi hilabetez luzatuko da lana, eta dagoeneko eman dute azterketa osoaren berri Kultura Batzordean.
Kokagune berria, helburu
Udalak azaldu duenaren arabera, «eskatu den azterlanaren helburua da Sagardo Etxeari kokagune berri bat bilatzea, Fundazioko eremuetatik kanpo». Izan ere, Udal Gobernuaren usteetan, «orain arte Fundazioaren jabegoan dagoen museoak etorkizunera begira bere leku propioa izan beharko luke, udal jabegokoa den eremu batean». Eta horixe da, beraien hitzetan, «duela bi legealdi EA eta EAJ-PNVk osatutako gobernuak hartutako konpromezua».
Bi arkitektok eta anbientologo batek osatutako lantaldeak egingo du txostena.
Hiru kideko lantaldea
Bi arkitektok eta anbientologo batek osatutako lantaldeak egingo du lana; Ingurugiroa, sozioekonomia eta hirigintzaren eraginaren ebaluazioa jasoko du txostenak. yy