Finalaren mailako bertso jaialdia, urtea agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 29a, 09:16

Maila haundiko bertso saioa, Bertsolari Txapelketa Nagusi­ko finalaren mailakoa ia, prestatu dute biharko, Bertsolataren ba­rruan. Biterin izango da jaial­dia, eta puntako sei bertsolari igoko dira taula gainera, urtea bertsotan agurtzeko: Eli Pagola, Maialen Lujanbio, Unai Agirre eta Agin Laburu, Hernaniko Bertso Eskolakoak; eta Amets Arzallus eta Sustrai Colina. Lau egon ziren, BECeko finalean.

Arratsaldeko 18:30etan ha­si­ko da saioa, eta sarrerak, ordu eta erdi lehenago jarriko di­tuz­te salgai, 17:00etatik aurrera.

Igandean izango dute urte­ko azkeneko zita, Ohitura Za­ha­­rrak abesbatzakoekin kan­ta­ri ateratzeko. 17:00etan elkartu dira, udaletxeko arkupeetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!