Apiterapiaz ariko dira gaur ere, eta eskulanetan gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 24a, 01:00

Atzo izan zuten urteko aurre­neko saioa, Zilegi Eskolen ba­rruan, Astigarragako AEKren lokalean. Apiterapiaz aritu zen Pello Zubiria hernaniarra, 15 herritarren aurrean; eta gaur eskainiko du bigarren saioa, gai berari buruz. Arra­tsaldeko 18:30etan izango da, AEKn.
Datorren asteazkenean, be­rriz, eskulan ikastaroa eskai­niko du Itziar Salaberriak, goi­zeko 09:30etan AEKn.
Bietan parte hartzea doan da, baina izena eman behar da aurrez: AEKn bertan, edo astigarraga@aek.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!