Hernaniko Palistek ikastaroa antolatu dute berriro ere, 9 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzenduta.
Ikastaroa otsailaren 6an hasiko da, eta astearte eta ostegunetan emango dira klaseak, 16:45etatik 17:45etara, kiroldegiko frontoian. Nahi izanez gero, egun bakarrean entrenatzeko, edo bietan aritzeko eman daiteke izena. Ikastaroa ekainaren erdialdera bukatuko dela aurreikusten dute antolatzaileek.
Izena emateko, helbide elektroniko honetara idatzi behar da, lehenbailehen: hernanikopalistak@gmail.com.