Gitarra elektrikoaren soinu modernoak entzungo dira gaur, 19:00etan Norberto Almandoz musika eskolan. Bertako gitarra ikasleek eta lau talde modernokoek eskainiko dute emanaldi bat eta sarrera doan izango da.
Kontzertua hasiera batean biharko zegoen iragarrita kultur agendan, baina berez egun bat lehenago da.
Hortaz gitarra elektrikoaren soinuak entzun nahi dituenak gaur du galdu ezinezko zita musika eskolan.