Errefuxiatuei buruz, hitzaldia ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 12a, 01:00

Gaur eskainiko du Lucia Etxe­berria goizuetarrak, Azaro Kul­turalaren barruan aurreikusita zegoen hitzaldia. Arra­tsal­deko 18:30etan izanen da,  Goi­zuetako udaletxeko ganbaran. 
Bertan, Nafarroako Briga­dis­ten elkarteko beste kideekin ba­tera egonen da Etxe­berria, Greziako errefuxiatu­en egoerari buruz hitz egiteko: Erre­fuxiatuak eta emakume errefuxiatuen egoera Grezian.
Udara partean, Greziako Chios irlan izan zen goizuetarra, elkarteko beste hainbat kiderekin batera, bertara iristen ziren errefuxiatuei lagun­tzen, ekintza desberdinak an­tolatzen... Etxeberriak, bereziki, osasungintzako lanak egin zituen, erizaintza ikaslea bai­ta. Chiosen bizitakoari buruz eta ezagututakoari buruz ari­ko da gaur, ganbaran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!