Haurdunaldi tailerra berriz antolatu du berdintasun sailak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 28a, 01:00

Haurdunaldia bizitzea eta partekatzea lantzen dituen tai­lerra antolatu du Udaleko Ber­dintasun Kontseiluak. Jo­su­­ne Martirena psikologoa eta Ma­rijo Artola diafreo terapeuta izango dira tailerraren zuzendari eta koordinatzailea. Tai­lerra otsailaren 7an hasiko da, eta maiatzaren 23an bukatu.
Saioak asteazkenetan izan­­go dira euskeraz, 18:00­etatik 20:00­etara, Biteri kultur etxean. Lehendabiziko eguna otsailaren 7a da eta ondorengo egutegia: otsailaren 14a, 21a; mar­txoaren 7a, 14a eta 21; apirilaren 11a, 18a eta 25a; eta maiatzaren 2a, 9a, 16a eta 23a.
Parte hartu nahi duten ema­­­kumeek, gutxienez, 12 as­te­ko egon behar dute haurdun. Saio batzuetan bakarrik har­­tuko dute parte; eta besteetan, hauen bikote edo la­gun­tzaileek; eta azkenik, bes­te ba­tzuetan, guztiek elkarrekin. Izen ematea zabalik dago, eta prezioa 30 eurokoa da. Otsailaren 2a, osteguna, da apuntatzeko azken eguna.
Kon­tak­turako: berdintasuna@hernani.eus, 943 33 70 17 edo Plaza Feminista (Aris­ti­zabal 7, behea).

Parte hartzaileak gutxienez 12 asteko haurdun dauden emakumeak eta haien bikote edo laguntzaileak dira

Helburua, haurdunaldian sortzen diren galderei ­erantzutea
Haur­­dunaldian zehar ohikoak izaten dira azterketa gine­k­o­logikoak eta probak, haur­dun dagoen emaku­mearen kon­trola eramateko eta arazorik sortzen bada, aurre egiteko. Berdintasun Sailetik ordea, gogoratu nahi dute, haurdun egotea ez dela gaixo egotea.
«Zer gertatzen da haur­du­nal­­di­an zehar izaten diren sen­­tsazio emozional eta fisi­ko­ekin? Asko izaten dira amak izaten dituen galderak: zer gertatzen da ama eta umearen arteko harreman diadi­koa­rekin?  Zer gertatzen da familia-guneko beste kideen harremanarekin? Zein da bikotearen egitekoa?»
Antolatzaileek azaldu duten moduan, amak sentitu egiten du, eta umeak ere, eta hori nabaritu egiten da maila fisikoan, tentsio muskula­rrean eta maila emozionalean. Galdera guzti horiei eran­tzute aldera antolatu dute haur­dunaldi tailerra.
Horrez gain, tailerrean emango dute, baita ere: haurdunaldiaren eta er­ditzearen anatomiari buruzko informazioa; haurdunaldi fa­seei eta umekiaren garapenari buruzko informazioa; izaten diren molestiak nola arindu azalduko dute; emakume eta bikotearen beharrak zeintzuk diren errekonozitu eta adie­razten hastea; haurdunaldi eta erdi­tze prozesuaren hausnar­keta; eta umearekiko loturari bu­ruzko informazioa.
Talde dinamikak, ikus-en­tzunezko eta irakurtzeko materialak, gorputza bera lan tresna gixa, erlaxatzeko teknikak, komunkazio ez bortitzeko metodoak. Metodologia anitza izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!