Istripu larria izan zuten asteazkenean, Marta Igarriz Izeta preso hernaniarraren amak, arrebak eta izebak, Castelloko espetxetik bueltan. Hori salatzeko, agerraldia egingo du Etxeratek gaur, 11:00etan Atsegindegin, eta bat egin du Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek. Kalera Kalerak, berriz, ekitaldia antolatu du salaketa egiteko, 20:00etan Tilosetan. Bestalde, bihar photocalla egingo dute Nafar Kalean (12:00-14:00), Bilboko presoen aldeko manifestazioa berotzeko.