Otxandorena eta Pachecori esker ona, kontzertu berezian

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 29a, 01:00

Kontzertu «zoragarria» eman zuten aurreko larunbatean, Hernaniko Musika Bandak, eta Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzek, San Joan Bata­ia­tzailean. Bakoitzak bere sorta eskaini zien, eliza bete zuten ikusleei; eta Zeruko deia abestia elkarrekin, estreinakoz Her­nanin, Bilboko Musika Banda­ko zuzendariak moldatu eta Her­na­ni­koari eskainia. Gero, ezusteko ome­naldia egin zieten Zipri Otxan­do­re­na eta Roberto Pacheco zuzendariei, plaka bana emanez. Buka­tze­ko, Oi ama euskalerri maitea abestu zuten, ikusleekin batera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!