Hamarrekoa 'Handia'rentzat

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 4a, 11:01

Haundia egin zuen Handia pelikulak 2017ko Zinemaldian estreinatu zenean, eta gutxinaka gutxinaka Euskal Herria eta kanpoaldea konkistatzen joan da azken hilabeteotan. Atzo borobildu egin zuten ibilbide hori. Hamahiru Goya Sari lortzeko nominazioak dagoeneko lortuta iritsi ziren Jon Garaño astigartarra eta bere kide Aitor Arregi Madrilera, eta pelikula sarituena izanda bueltatuko dira. Denera, hamar sari lortu dituzte, tartean, Eneko Sagardoy protagonistak jaso zuen Aktore Berri Onenarena, eta Garaño eta Arregi zuzendariek, Andoni de Carlos eta Joxe Mari Goenagarekin batera jaso zuten Gidoi Original Onenari saria. Eskuetatik joan zitzaizkien, ordea, hiru: Soinu Onenaren Goya, Verónica filmarentzat izan zen; Zuzendari Onenarena, Isabel Coixetek eskuratu zuen; eta Pelikula Onenarena, hau ere, Coixeten La Libreriarentzat izan zena.

Horrela, Espainiako Zine Akademiak banatzen dituen Goya Sarien podiumean sartzea lortu du ekoizpen euskaldunak: aurrenekoa, Mar Adentro dago, 14 sari eskuratuta; ondoren, ¡Ay, Carmela!, 13 sarirekin; eta hirugarren hamar sarirekin Handia, beste bi filmekin berdinduta, Pablo Bergerren Blancanieves eta Alberto Rodriguezen La Isla Mínima.

HANDIAK IRABAZITAKO HAMAR GOYA SARIAK:

- Aktore Berri Onena: Eneko Sagardoy.

- Jantzi Onenak: Saioa Lara

- Muntai Onena: Laurent Dufrech eta Raul Lopez.

- Ekoizpen Zuzendaritza Onena: Ander Sistiaga.

- Zuzendaritza Artistiko Onena: Mikel Serrano.

- Argazki Zuzendaritza Onena: Javier Agirre Erauso.

- Makillaje Onena: Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirre.

- Efektu Berezi Onena: Jon Serrano eta David Heras.

- Gidoi Original Onena: Aitor Arregi, Jon Garaño, Andoni De Carlos eta Joxe Mari Goenaga.

- Musika Original Onena: Pascal Gaigner.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!