Bingo solidarioa gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 29a, 01:00

Gabonetako ekintzetan mur­gilduta dago Hernaniko kirol­de­gia. Haur eta gaztetxoek gaur izango dute azkeneko, ludote­ka­ko jolasetan gozatzeko; eta baita helduek ere, familia oso­a­ren partehartzea bilatu bai­tu­te aurten, txoko ezber­di­ne­tan: eskalada sagardo kaxe­kin, kama elastikak, jokuak, kol­txo­netak, zinta gainean ibiltzea... Goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da aukera.

Baina beste zita bat ere izan­go dute gaur, kiroldegian bertan: bingo solidarioa egingo dute, goizean zehar.

Hiru bingo saio izango dira, goizeko 11:00etan, 11:30etan eta 12:00etan. Baina parte hartzeko kartoiak, ez dira erosi beharko: janaria eramatearen truke ba­natuko dituzte.

Izan ere, «proposamenak bi funts nagusi ditu», kiroldegitik azaldu dutenez: «janari bilketa bat egitea, eta ekintza berri eta dibertigarri bat konbinatzea. Ez da beharrezkoa izugarrizko erosketa bat egitea, bakoitzak ahal duen neurrian zerbait ekartzearekin, asko lagundu dezakegu eta. Eta aldi berean, guztiok batera goiz dibertigarri bat pasako dugu». 

Eramandako janaria, Gipuz­ko­a­ko Elikagai Bankuari eman­go diote; eta parte hartzaileek, berriz, «sari bikainak» esku­ra­tzeko aukera izango dute.

Igeriketa txapelketa, bihar

Bihar arratsaldean, berriz, itxi­ta egongo dira igerilekuak, ige­ri­keta txapelketa egongo de­la­ko bertan.

Eta igandean eta astele­he­ne­an, abenduaren 31n eta urta­rrilaren 1ean, kirolde­gia egon­go da itxita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!