Gabonak girotzeko, astebetez ekintzak Portuko auzotarrek

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 28a, 01:00

Giro ederrean eta ekintzaz ekintza igaroko dituzte Gabo­nak, Portuko auzotarrek. Atzo eman zioten hasiera, prestatu duten ekintza sorta zabalari, Lehen Gizakiaren tailerrarekin: ehizan saioa, sua eta mar­go­keta egin zituzten.
Eta bihartik datorren ostegunera, beste bost ekintza izan­go dituzte. Karaoke Festa antolatu dute biharko, arra­tsaldeko 18:00etan hasita, haur eta gaztetxoentzat.

GABONETAKO EKINTZAK PORTUN
BIHAR, ostirala
18:00, Karaoke Festa, umeentzako.
ABENDUAK 31, igandea
10:30, Santa Barbaran mendi buelta, Plazatik abiatuta.
URTARRILAK 2, asteartea
17:30, Umeentzako pelikula emanaldia.
URTARRILAK 3, asteazkena
16:30, Erroskilla tailerra eta merendola.
URTARRILAK 4, osteguna
17:30, Eriz Magoaren emanaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!