Hiru ipuin bilduma zozketan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 28a, 01:00

Bigarren saria lortu zuen Iñigo Legorburu hernaniarrak, Areago. Istorioak belarrietara kontakizunak 2 ipuin lehiaketan. Eta saritutako ipuinekin eta beste hainbatekin, bilduma edo liburua osatu dute antolatzaileek. Liburuaren hiru ale zozketatuko dituzte Doberak eta Kronikak, Legorburuk oparituta. Horietako bat, bazkideen artean; eta beste biak, parte hartzen duten ira­kur­leen artean:  www.kronika.eus web orrian iruzkina egin; edo bu­legotik pasa eta izena eman. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!