«Zahartu egin behar eta... baina oso ondo nago!»

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 28a, 01:00

«Edozeinek ez ditu betetzen 100 urte! Harro egoteko modu­koa da», zioen Anttoni Egaña Aramburuk, asteartean. Eta ha­laxe zegoen, harro, berak bete zituelako 100 urte, aben­dua­ren 26arekin: «zahartu egin behar eta... baina oso ondo nago!», azaldu zien irribarretsu, bisi­tan joan zitzaiz­kionei.
Bisitarien artean izan ziren Udal ordezkariak ere; Luis In­txauspe alkatea eta Koro Etxe­berria zinegotzia. Omenaldia egin zioten, lore sorta bat es­kainiz. «Asko eskertzen dizuet denoi, gaur denak etorri zarete bisitan. Eta ez naiz nekatzen bisitak jasotzeaz, oso kontentu nago, enkantadisima!».
Hernanin eman du bere bizitza, eta Egaña familiaren ta­berna izan du lantoki eta bizi­toki. Ereñotzun ezkondu zen, baina astigartarra zuen senarra. Bost seme-alaba ditu, eta 74 urterekin alargundu zen.
1908an hartu zuen taberna bere ama Juanitak, logelak ere bazituela. Txirritak ere hartu zuen ostatu bertan, eta pasarte ugari dauzkate harekin; San Joan jai batzuetan komun be­rri­a jarri, eta Txirrita molda­tzen ez zela eta, atea puskatu behar izan zutenekoa, adibi­dez. Bertsoak jarri zizkion Txirritak Juanitari.
Anttoni, sei anai-arrebetan gazteena, sukaldari aritu zen bertan, eta oso ezagunak ziren bere tripaki eta kroketak. 1986 urtean itxi zuten taberna, bai­na bertan elkartu zen familia osoa asteartean, berriro, urte­u­rren borobila ospatzeko.
Antzerki munduan ere pau­­soak eman zituen Anttonik, «burua oso sano» dauka, eta «pre­sarik gabe, beti korrika» ibiltzen da, «purrustaka», kon­tatu zuen barrez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!