Data aldatu diote, Astigarragako txotx irekierari; eta urtarrilaren 17an ez, 15ean egingo dute azkenean. Izan ere, San Anton eguna da urtarrilaren 17a, eta Txakolin Eguna ospatzen dute Getarian; horregatik, aldatzea eskatu zieten, eta bi egun aurreratu dute.
Aldatuko ez dena, tokia da: Gurutzeta sagardotegian irekiko dute aurreneko kupela, eta gonbidatua zein izango den jakitea bakarrik falta da.
Hernanin, urtarrilaren 13an
Aldaketarik ez da izango Hernanin, eta aurreikusitako datan ospatuko da: urtarrilaren 13an elkartuko dira Plazan, eguerdian, sagardo berriari aurreneko tragoak egiteko. Gonbidatuena da sekretu bakarra, kasu horretan ere.