Urte Zahar gauean «herrian geratu eta gazte guztien artean giro polita sortzeko» apustua egin du Gazte Asanbladak. Aurrena, 01:30etan, brindisa egingo dute Zipotzan, eta argazkicoola ere egongo da. Saria izango du argazki original eta politenak! Eta gero, musika izango da DJ Agarekin. Denen artean sortutako abesti zerrenda jarriko dute. Proposamenak egiteko: Facebooken, edo astiarrakogaztiak@gmail.com.