Bertso jaialdirako sarrerak, ordu eta erdi lehenago

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 27a, 01:00

Larunbatean egingo dute bertso jaialdia, aurtengo Bertsolataren barruan. Biterin izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita; eta sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, saioa hasi baino ordu eta erdi lehenago, 17:00etan; eta ez ordu erdi lehenago, atzoko Kronikak zioen bezala. Maila haundiko saioa antolatu dute, puntako sei ber­tsolari igoko baitira taula gainera: Eli Pagola, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Agin Laburu, Amets Arzallus eta Sustrai Colina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!