27 poligonoko trafikoa gutxitzeko, lotura berria

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 27a, 01:00

Astigarragako eta Donostia­ko Udalek hala eskatuta, 27 poligonoa Bidebitarteko erro­ton­da­­rekin lotzeko proiektua ida­tzi­­ko du Gipuzkoako Foru Aldun­diak. Horrekin, 27 poligonoko eta Martuteneko errotondako trafikoa gutxitzea da helburua: «27 poligonoa indus­tria eremu haundi bat da, eta sarrera ba­karra dauka. Gaur egun ez da nahikoa, eta pilaketak iza­ten dira egunero», azaldu du Ain­tzane Oiar­bide diputatuak.
Lotura berriak (900 metro), suposatuko du sarrera berri bat izatea po­li­gonoak, zuzenean Bidebi­tar­te­ko errotondara joango dena, Pe­tritegiko bidearen gainetik.
«Hobekuntza nabarmena ekarriko die 27 poligonoaren erabiltzaileei, lanera iristeko denbora aurreztuko baitute», adierazi du Zorione Etxe­za­rra­­ga Astigarragako alkateak.
Proiektua idazteko lana, le­­hiaketara aterako du laster.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!