Futbola, saskibaloia eta pilota, urteko azkeneko egunen saltsa

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 27a, 01:00

Igandean iritsi ziren Astiga­rragara ere, Olentzero eta Ma­ridomingi; eta muxu, goxoki eta opariekin batera, makina bat ekintza ere ekarri dizkiete herritarrei, haur eta gaztetxoei bereziki.
Izan ere, Gabonetako kirol astea ospatzen ari dira Astiga­rragan, joan den ostiraletik; eta beste hiru zita izango ditu, urtea bukatzeko: ate irekiak, saskibaloia probatzeko bihar, 11:00etatik 13:00etara kiroldegian, 6 urtetik gorakoentzat; eta futbola probatzeko etzi, Zarkumendegin. Larunbatean, berriz, Pilota Festa egingo dute Txomiñene frontoian, goiz eta arratsalde.
Kiroldegian, bestalde, Jolas Txikiren aurreneko txanda ere martxan da, ostiralera bitarte (10:00-13:00), eta datorren aste­an izango da bigarrena.
Eta kultur etxean, Jolas Are­toa daukate haur eta gaztetxoek (11:00-13:00 eta 16:00-18:00).
Urtarrilaren 2an, azkenik, haur parkea jarriko dute kirol­degian; sarrera, irekia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!