Lau egunez hamaika ekintza, jardunaldietan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 27a, 01:00

Jardunaldi potenteak anto­la­tu ditu Hernaniko Gazte Mu­gimenduak, urtea bukatzeko: gaurtik larunbatera, lau egu­nez, hamaika ekintza izango dira Kontrakantxa gaztetxean.
Eta hasteko, lau zita pres­tatu dituzte gaurko. Gosaria­rekin egingo dute irekiera, goize­ko 11:00etan; eta hitzaldi bate­kin emango diote segida, egu­erdiko 12:00etan: Hitzarrik Gazte Mugimenduko euskera taldearen eskutik, Euskararen zapalkuntza historikoa izango dute hizpide.
Arratsaldean, berriz, beste bi zita izango dira: Muxutruk ekimena aurkeztuko dute au­rre­na, 17:00etan; eta presoen in­guruko afari-merienda egin­go dute gero, 20:00etan.
Eta bihartik larunbatera ere, launa zita egunero.

JARDUNALDIAK, Kontrakantxa gaztetxean

GAUR, asteazkena
11:00, Irekiera: gosaria.
12:00, Hitzarrik euskera taldearen hitzaldia: Euskararen zapalkuntza historikoa.
17:00, Muxutruk ekimenaren aurkezpena.
20:00, Presoen inguruko afari-merienda.

BIHAR, osteguna
10:00, Tailer ezberdinak: joskintza,
ur-eztia, zunba...
17:00, Ur-Umea txostenaren aurkezpena (Hezkuntza Kritikoa).
19:00, Urrunegi: Okupazioa emantzipaziora bidean.
Gauean, Emakumeen gaua.

ETZI, ostirala
10:00, Kontrakantxa gaztetxea: Hausnarketa Prozesua.
17:00, Kanika Iraultza!
18:30, Drogen inguruko tailerra (Grabaketa).
22:00, Wukroren aldeko Jam Sesioa.

ABENDUAK 30, larunbata
10:00, Gazte Bizilagunak:
Zurrumurruak.
16:00, Kontrakantxa gaztetxea: Hausnarketa Prozesua.
21:30, Itxiera.
22:00, Afaria eta Bertso Tailerra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!