Presoak gogoan, beste hiru zita

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 26a, 01:00

Gabonetan ere, «dispertsioaren erruz euskal preso, iheslari eta deportatuak etxetik urrun» daudela gogoratu eta etxeratzeko es­ka­tzeko, beste hiru zita jarri ditu Kalera Kalerak: larunbatean Iru­ñe­an manifestazioa egingo da 18:30etan; eta igandean, Her­nanin, Zinkoeneatik 11:00e­tan aterata Martutene­ko espetxera martxa egingo da batetik, eta Basauriko espetxean kontzentrazioa 12:00etan, bestetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!