Bi final jokatu zituzten palista hernaniarrek, aurreko asteburuan; eta baita biak irabazi ere! Maider Zugastik eta Garazi Urdangarinek irabazi egin zuten Ereñotzun, Gipuzkoako finalean, jubeniletan. Partidu haundia jokatuta, 30-22 irabazi zioten Aiari, pronostiko guztien kontra. Amaia Irazustabarrenak, berriz, Emakumea Pilotari txapelketako finala irabazi zuen, Altzako Mari Muruarekin, Garmendia eta Arrillagaren kontra (25-20).