Sari potoloekin etxera, osiñagatarrak

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 26a, 01:00

Pasa den asteburun jokatu zen Osiñagako XXVI. Mus Txa­pelketa, eta sari potoloekin joan ziren etxera aurreneko lau bikote sailkatuak: Angel Pikabea eta Pepe Kaloka, txapela eta txerrikumearekin; Jose Luis Toledotxiki eta Iñigo Izeta, trofeo eta uradaiazpikoekin; Simon Goikoetxea eta Bizente Arnaiz, arkumea eta sagardoarekin; eta Jabier Oskoz eta Pello Erroizenea, txuleta eta sagardoarekin. Bestalde, Ga­bo­netako saskia Ibai Ondo etxeko Jabier Mugikak jaso du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!